XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dos Aguas-ko markesaren jauregiko etxaurrea Valencian.

BARROKOA Ezaugarritzat forma konplikatuak dituen mugimendu honek Errenazimenduak ezarri zituen arauteriak hankaz gora botatzen ditu bapatez.

Errenazimenduaren beherapena du adierazten zenbaitzuen ustetan eta beste batzuentzat katolikoek Erreforma protestantearen aurka hasten duten jazarpen mugimenduarekin loturik dago.

Egiaz, estilo berria Protestantismoarekin batera zabaltzen da, aldi berean esan nahi dugu, eta esango genuke ere Eliza Katolikoaren arma bat dela; espresio bide guztietaz baliatzen bait da sinestunen sinismena emozio artistikoaren bidez bizteko.

Protestanteek beren elizetatik irudi eta apaindurak kendu zituzten eta katolikoek tenploak erretabluz, eskulturaz, apainduraz, ikusgarrizko kupulaz eta koluna bihurriz beteaz erantzun zuten.

Honek digu adierazten gian, Barroko mugimenduak harrera handia izatea herrialde katolikoetan eta, aldiz, herrialde protestanteetan zapuztua izatea.

Dena den, aurreko estiloa oinarritzat hartu zituen arau edo printzipioei buruz buru zegoen mugimendu berria.

Ikus dezagun: Errenazimenduko etxeak eder galantak ziren, baina barroko aldietako etxeetan masa efekto bereziak egin nahi dira ikuslea inpresionatzeko asmoz.

Tenploek ez dituzte jadanik hiru edo bost zutoitarte edo kolunarterik; egitura handizua dute eta kolunarte bat bakarra dute, hori bai oso handia, alboetan kapelak dituztenak eta elkarrekin lotuak daudenak; aurrekaldeek ez dute aurrekoen lerdentasunik, baizik eta apainduraz beterik dauden harri gainean burutu den bordadu lan ikusgarri bihurtu dira.

Barne dekoraketak kolorez beterik daude, eta kolortasun guztietariko marmolez jantzia.

Pinturak ere argi ilun kontraste bitxiak eskaintzen ditu eta gauzak Errenazimendukoak baino argitasun gutiagoz birremanetan ditu; kolore hilagoak ditu lainotasun tankera eman nahi balu bezala.

Pintoreek gauzetatik eta pertsonengandik hartzen dituzten inpresioak pinturetan adierazten saiatzen dira.

Errenazimendua linea zuzenaz, lisuraz, anguluez, marra hirmoz baliatzen zen nagusiki.

Barrokoak, aldiz, makurdura erruz darabil.

Kostruzioak arkitekturaren helburuari batere jaramonik erakutsi gabe elementu estrainu hartzen ditu: ezertxoren eustkai ez diren koluna bihurrituak agertzen dira, uhin tankera hartzen duten abeak, frontoi konkaboak.

Labur esateko, efektoa sortzeko asmatu den mugimendua da, txundigarria eta edonor ere aspertueraziko lukeen hainbat ugari.